Baskonia
79-73
Valentziak Baskoniaren aurka galdu du lehen partida Endesa Ligan
A.B.
Laboral Kutxak 79-73 irabazi du Buesa Arenan eta Arabako taldeak 15. garaipena eskuratu du. Valentziak 18 jardunaldi zeramatzan porrota ezagutu gabe.
Laboral Kutxa Baskoniak 79-73 irabazi dio Valentziari Buesa Arenan eta Arabako taldea da orain arte Valentziari Endesa Ligan denboraldi honetan irabazi dion talde bakarra. Valentziak 18 jardunaldi zeramatzan porritik jaso gabe.
Lehen laurdenean Laboral Kutxa nagusitu da. Lehia estua izan dute bi taldeek Buesa Arenako kantxan, baina Baskoniak pixka bat gehiago asmatu du aurkariaren saski aurrean eta lau puntuko abantaila lortu dute Perasovicen mutilek (21-17). Bigarren laurdenean, ordea, partida asko parekatu da, eta markagailua estu joan da atsedenaldira iritsi arte. Valentziak bigarren laurdenaren azken txanpa ona egin, eta puntu bateko abantaila lortu du (34-35).
Atsedenaldiaren ostean Laboral Kutxa indarberrituta kantxaratu da, eta erabat nagusi izan da Valentziaren aurrean. Arabako taldea aurkaria baino askoz gehiago izan da hirugarren laurdenean eta hamaika puntuko aldea eskuratu du azken laurdenari ekiteko (57-46). Hirugarren laurden kaskarra jokatu duen arren, Valentziak garesti saldu du garaipena. Talde bisitariak aldeak murriztea lortu du azken txanpan, baina Baskoniak ez dio gehiegi gerturatzen utzi eta garaipena Gasteizen geratu da (79-73).
Fitxa teknikoa:
79 - Laboral Kutxa (21+13+23+22): Adams (21), Causeur (10), Hanga (7), Tillie (11), Diop (4)-hasierako bostekoa-, James (8), Blazic (5), Corbacho, Bourousis (13).
73 - Valentzia (17+18+11+27): Vives, Martinez (10), Lucic (10), Sikma (3), Hamilton (27)-hasierako bostekoa-, Dubljevic (17), San Emeterio (2), Diot (2), Sato, Shurna (2), Steffanson.
Epaileak: Jimenez, Garcia Ortiz, Fernandez.
tiz, Fernandez.