Baskonia
Euroligako Top 16a
Real Madril mendean hartu du Baskoniak, neurketa itzela jokatuta
Leire Etxazarra | eitb.eus
Arabarrak 68-77 gailendu dira, eta etxetik kanpo galdu gabe jarraitzen dute. Laugarren garaipena da Perasovicen mutilentzat, Euroligako Top 16an.
Laboral Kutxa Baskoniak geldiezin jarraitzen du Euroligan etxetik kanpo jokatzen ari den partidetan, eta gaur Real Madrili gailendu zaio 68 eta 77, Madrilen jokatutako Top 16ko neurketan. Iragan astean Bartzelonari gertatu bezala, madrildarrek ezin izan diote Baskoniaren bultzadari aurre egin.
Partida bizia izan da, irekia oso, bi taldeek erasora jokatu baitute, lotsarik gabe. Lehen segundoak kenduta, Laboral Kurtxa aurretik izan da markagailuan, eta 15 puntukoa ldea ere izan du, hirugarren laurdenaren erdi aldera.
Lehen 10 minutuak, hala ere, berdinketarekin amaitu dira: 19-19.
Bigarren laurdenean hasi da neurketa Baskoniaren alde egiten. Bertansen zuzendaritzapean eta kanpoko jaurtiketetan maisu arituz, gasteiztarrek norgehiagokaren kontrola izan dute, Perasovicen mutilak ez dute Shengeliaren baja nabaritu.
Atsedenaldirako, Baskoniak lau puntuko aldea izan du (37-41). Hirugarren laurdena gasteiztarrena izan da, oso-osorik. Perasovicen mutilek onena eman dute, Real Madrilen gainetik pasatuta. Gauza horrela, eta hirugarren laurdena amaitzeko lau minuturen faltan, Baskonia 41 eta 56 izan da aurretik, 15 puntuko aldea.
Estualdia azken laurdenean
Azken 10 minutuen hasieran, markagailua 49-59 izan da Baskoniaren alde. Eta hortxe iritsi da estualdirik handiena.Pablo Lasoren taldea, Willy Hernangomezen joko bikainak bultzatuta, emaitza iraultzear izan da, eta 63 eta 64 jarri da amaierarako lau minutura.
Hala ere, Perasovicek ondo eutsi diote presioari eta berriro aldea zabaltzea lortu dute, 68 eta 77 gailendu diren arte. Merezita lortu dute garaipena, Euroligako Top 16an lortzen dute laugarrena.
Fitxa teknikoa:
68 - Real Madril (19+18+12+19): Rivers (2), Reyes (7), Rodríguez (18), Ayón (7) eta Llull (7) -hasierako boskotea-, Carroll (7), Thompkins, Taylor (2), Doncic, Nocioni (5) eta Hernangómez (13).
77 - Laboral Kutxa (19+22+18+): Caseur (15), Hanga (7), I. Diop (4), Tillie (7) eta Adams (9) -hasierako boskotea-, James (4), Bourousis (7), Blazic (13) eta Bertans (11).
t="utf-8">¡FINAL! 68-77. Enorme victoria de equipo ante el Real Madrid. ¡GRANDE BASKONIA! #RMBLBO pic.twitter.com/Elx47a4jaO
— Saski Baskonia (@Baskonia) febrero 5, 2016