Baskonia
Euroligako Top 16a
Garaipen handia, azken segundora arte sufrituta (78-81)
Leire Etxazarra | eitb.eus
Gasteiztarrek luzapenera jo behar izan dute ia partida osoan mendean izan duten Bartzelonari irabazteko. Neurketa bikaina jokatu dute arabarrek.
Laboral Kutxa Baskoniak garaipen handia lortu du Bartzelonaren aurka, 78-81, Euroligako Top 16ko bosgarren jardunaldian. Neurketa Palaun jokatu dute eta luzapenean erabaki da.
Gasteiztarrek ondo hasi dute partida, eta erritmoa eurek ezarri dute hasieratik, lehen laurdena atzetik amaitu duten arren: 15-13.
Bigarrenean, arabarrak gero eta sendoago aritu dira, eta Bartzelonak lanak izan ditu markagailuko aldea gehiegi ez handitzeko. Baskonia bikain aritu da defentsan; kataluniarrak, berriz, azkarregi jokatu nahi izan dute, eta huts asko egin dituzte. Atsedenaldirako gasteiztarrak aurretik izan dira: 29-31.
Hirugarren laurdena ikusi dugu Laboral Kutxaren jokorik gozoena, eta horrek eragin nabarmena izan du markagailuan. 13 puntuko aldea lortu dute Perasovicen mutilek, eta garaipena gero eta gertuago ikusi dute.
Tentsioa azken minutuetan
Azken hamar minutuak zazpi puntuko abantailarekin hasi dituzte (44-51), baina hortxe iritsi da etxeko talearen erreakzioa, eta gasteiztarren urduritasuna. Bartzelonak aldea guztiz murriztu du, Abrilesek taldea bere gain hartuta, eta amaierarako minutu baten faltan puntu bat gora jarri da. Tentsio handia izan da kantxan. Denbora agortu denean, markagailuan 70na izan dira. Luzapenera jo behar izan dute.
Luzapena intentsitate handiz jokatu dute bi taldeek, baina Baskoniak etekin handiagoa atera dio bere jokoari eta azkenean, merezita, garaipena erdoetsi du: 78-81.
¡FINAL! 78-81
Gran victoria de equipo en un final de infarto. Tercera para nuestra cuenta.
¡Enorme equipo! #FCBLBO pic.twitter.com/Onol31vC15
— Saski Baskonia (@Baskonia) enero 29, 2016
t="utf-8">