Itxi

Baskonia

13. jardunaldia

Bourousis, hirugarrenez jardunaldiko jokalaririk onena

Agentziak | Erredakzioa

33 puntuko balorazioa lortu eta 20 puntu saskiratu ditu Baskoniako jokalariak, eta hirugarrenez eskuratu du saria.

  • Ioannis Bourousis / EITB.

    Ioannis Bourousis / EITB.

Ioannis Bourousis Baskoniako jokalaria izendatu dute Endesa Ligako 13. jardunaldiko onena, Fuenlabradaren arteko neurketan 33ko balorazioa, eskuratutako 20 puntu eta 8 erreboteei esker.

Hirugarrenez jaso du saria. 2. eta 11. jardunaldietan ere jokalaririk onena izan zen.

Gainera, fase erregularreko lehenengo hamahiru jardunaldiak jokatuta, baloratuena da Bourousis, 21,2 puntuko batezbestekoarekin. Bartzelonako Ante Tomic da hurrengoa, 20,8ko balorazioarekin.

Greziarra errebotatzaile onena da, 6,46ko batazbestekoarekin (84 guztira). Jaurtiketa libreetan, batezbeste onena du Bourousisek, 56tik 51 sartuta.

Jokalariak, garrantzia kendu dio sariari, eta garaipenak lortzeari eman dio. Asteazkenean Euroligako beste fase bat hasiko dute: "Garaipen honek konfiantza emango digu Top16an. Aste honetan hasiko da, eta ehuneko ehunean egon behar gara.