Baskonia
Euroliga
Baskoniak berriz eraman du aurretik Limoges (92-52)
Agentziak | Erredakzioa
Laboral Kutxak ia ziurtatuta utzi du Euroligako Top 16rako txartela, Frantziako taldeari erabateko nagusitasunez irabazita Buesa Arenan.
Laboral Kutxak gupidarik gabe irabazi dio Limogesi Buesa Arenan (92-56), eta ia ziurtatuta utzi du Euroligako Top 16rako txartela.
Bi jardunaldi falta direnean Europako lehiaketarik onenaren fase erregularra bukatzeko, Baskoniak hamasei talde onenen artean sartzeko aukera asko dauka.
Joanekoan bezala, itzuliko neurketa ere markagailuan alde izugarriekin bukatu da. Laboral Kutxak, oraingo honetan etxean, 40 minutuz gozatu du. Limoges amore emanda ibili da lehenengo minututik, eta ez da etxeko taldeari aurre egiteko gai izan. Baskonia arazorik gabe gailendu zaio.
Darius Adams izan da jokalarik onena, 23 puntu saskiratuta.
FITXA TEKNIKOA
Baskonia: Adams (23), Causeur (7), Hanga (7), Tillie (6), Planinic (2)-hasierako boskotea-, James (9), Blazic (4), Corbacho (8), Shengelia (11), Bourousis (10), I. Diop (5), M. Diop.
Limoges: Westermann (14), Zerbo (4), Payne (5), Diawara (8), Bongou-Colo-hasierako boskotea-, Traore (6) Daniels, Gatens (9), Schaffartzik, Wojciechowsky (4), Camara (6).
Partzialak: 29-15-, 25-14, 19-14 eta 19-3.
19-14 eta 19-3.