Itxi

Baskonia

Zaragozan

Baskonia, nagusi Casadevallen CAI berriaren kontra (66-90)

Agentziak | Erredakzioa

Zaragozako taldea, entrenatzaile berriarekin, irabazten hasi da, baina Laboral Kutxak aurretik eraman du gero, eta aulkiko nobedadearen efektua baliogabetu du.

  • Planinic, CAI Zaragozaren aurkako neurketan / EFE.

    Planinic, CAI Zaragozaren aurkako neurketan / EFE.

Laboral Kutxak nagusitasunez irabazi dio CAI Zaragozari (66-90). Andreu Casadevall entrenatzailearen debuta izan du Zaragozako taldeak aulkian.

Tekniko berriaren efektuak 14 minutuz iraun du, baina gero esnatu egin da Gasteizko taldea, eta nagusitasuna erakusten hasi da. CAIk aurretik bukatu du lehen laurdena, baina Baskoniak berdinketa jarri du, 27ra, 14. minutuan.

Momentu horretatik aurrera, Laboral Kutxak presioa jarri du atzean, eta aurkaria, denboraldiko bertsiorik onenean, ez da eroso egon. Hala ere, CAIren hobekuntza ez da nahikoa izan, eta ez du asmatu. Baskoniak hirugarren laurdenean utzi du neurketa erabakita (48-66).

FITXA TEKNIKOA

CAI Zaragoza: Bellas (3), Sastre (11), Benzing (11), Fotu (7), Norel (10) -hasierako boskotea- Linhart (7), Henry (2), Sergi Garcia (-), Pere Tomas (3), Kanacevic (5) eta Jelovac (7).

Laboral Kutxa: Adams (17), Causeur (14), Hanga (5), Tillie (2), Planinic (4) -hasierako boskotea- James (6), Mamadou Diop (2), Shengelia (21), Bourousis (14), Blazic (-), Ilimane Diop (2) eta Corbacho (3).

Partzialak: 25-22, 9-22, 14-22 eta 18-24.

4-22 eta 18-24.