Itxi

Baskonia

Euroliga

Baskoniak ezin izan du txapelketako ustekabea mendean hartu (76-67)

Agentziak | Erredakzioa

Gasteizko taldeak Cedevita Zagreben kantxan galdu du. Gaizki aritu da Laboral Kutxa defentsan eta erasoan.

1:21

Baskoniak Cedevita Zagreben aurka galdu du Kroazian (76-67), eta ezin izan dio Euroligako bolada onari jarrapena eman. Neurketa bigarren zatian erabaki da. Jacob Pullen izan da norgehiagokako onena, 26 punturekin.

Velimir Perasovicen taldeak ez du erasoan asmatu, eta bigarren porrota jaso du txapelketan. B Multzoan, Olinpiakos da lau garaipen dituen talde bakarra. Cedevitak hirugarren garaipena eskuratu du jarraian, lehenengo bi neurketak galduta.

Baskonia ondo aritu da lehenengo bi laurdenetan, eta 6 puntuko aldearekin joan da atsedenaldira (31-37), Ioannis Bourousisen lanari esker batez ere.

Hala ere, hirugarren laurdenetik aurrera, kroaziarrak partida iraultzea lortu dute. Jacob Pullen gakoa izan da, baita Laboral Kutxaren hutsak ere (54-50 hirugarren laurdena bukatuta).

Azkenean, Euroligako ustekabeak dinamika ona mantendu du, eta Laboral Kutxa ezin izan du gelditu.

FITXA TEKNIKOA

Cedevita Zagreb: Zganec (-), White (15), Babic (6), Arapovic (4) y Bilan (17) --hasierako boskotea--; Pullen (26), Gordic (6), Walker (2) eta Mazalin (-).

Baskonia: Causeur (5), Adams (2), Hanga (4), Tillie (10) y Planinic (-) --hasierako boskotea--; James (3), Blazic (20), Corbacho (9), Kangur (-), Bourousis (14) eta I.Diop (-).

Partzialak: 16-18, 15-19, 23-13 eta 22-17.

3-13 eta 22-17.