Itxi

Baskonia

Euroliga

Erakustaldia eman du Baskoniak Limogesen, 100 puntutik gora lortuta

Agentziak | Erredakzioa

Euroligako bigarren garaipena eskuratu du Laboral Kutxak, aldeko 63 punturekin (71-107). Taldearen inoizko hirugarren puntu aldea da txapelketa honetan.

Baskoniak Limoges zapaldu du Euroligako hirugarren jardunaldian (71-107). Erabateko nagusitasuna erakutsi du Gasteizko taldeak, eta aurkariak ezin izan dio erresistentziarik jarri. Anadolu Efesekin batera, multzoko buruan daude orain.

Laboral Kutxak hasieratik zapaldu du azeleragailua, lehenengo zatian aldeko 60 puntu lortuta, eta kontrako 34 baino ez. Erasoaldi izugarriak aurretik eraman du Limoges. Aldeko 30 punturekin, bigarren zatiak ez du emoziorik izan.

Adams, 18 punturekin; Causeur, 16rekin, eta Corbacho (hirukoetan bikain), 14rekin, izan dira Laboral Kutxak nabarmentzekoak.

Baskoniak intentsitatea jarri dio atzeko jokoari, eta kanpotik eraginkor ibili da. Horrela ireki ditu lehenengo aldeak. Aurrean, ezinean eta baliabiderik gabe Limoges. Jaka Blazicek eta Bourousisek, geldiezin, markagailua apurtu dute (19-36 13. minutuan).

Perasovic egoera aprobetxatu du minutuak banatzeko. Corbacho, jarraian lortutako hiru hirukorekin, erabat hautsi du neurketa (29-46 17.ean). Limoges, aukerarik gabe.

Hirugarren laurdenean, Baskoniak erritmoa mantendu du, eta ez du errukirik izan. Lasaitu denean, eta aldea "soilik" 20 puntukoa izan denean, berriz hasi du erasoaldia, azken markagailura arte.

FITXA TEKNIKOA

Limoges: Westermann (8), Schaffartzik (2), Daniels (10), Boungou-Colo (10), Zerbo (4)-hasierako boskotea-, Culpepper (13), Wojciechowski, Traore (11), Payne (5), Gatens (8).

Laboral Kutxa: Adams (18), Causeur (16), Hanga (8), Tillie (9), Planinic (6)-hasierako boskotea-, James (12), Blazic (7), Bourousis (8), Corbacho (14), Kangur, I. Diop (6), M. Diop (3).

Partzialak: 12-26, 22-34, 21-18 eta 16-29.

1-18 eta 16-29.