Itxi

Baskonia

3 garaipen

Baskoniak Ligako hirugarren garaipena eskuratu du Malagan (66-74)

Agentziak | Erredakzioa

Berriz irabazi dio Laboral Kutxak Unicajari bere kantxan, zortzi porroten ostean.

1:04

Baskoniak Unicajari irabazi dio Malagan (66-74), zortzi porroten ostean, eta oraindik ez du Endesa Ligan galdu. Hiru garaipen ditu. Azken laurdena, 13-24ko partzialarekin, erabakigarria izan da gasteiztarren garaipenean.

Lehenengo laurdena berdinduta joan da bi taldeen artean, etxekoen aldeekin eta kanpokoen erantzunekin. Hala ere, defentsan ondo egin du lan Unicajak, eta Laboral Kutxari gauzak zail jarri dizkio, lehenengo zatin alde garrantzitsuak lortzeraino (27-14 13. minutuan)

Malagako taldeak kontrola izan duen arren, Baskonia ondo aritu da erasoan, eta atsedenaldira 3 puntuko aldearekin baino ez dira joan etxekoak.

Itzultzean, aurpegiz aldatu du Laboral Kutxak, batez ere atzean, eta Unicajak berriz aldea ireki duen arren, partida iraultzeko gai izan da, bere joko saskiratzaileari esker (66-70 50 segundoren faltan, eta 66-74 bukaeran).

FITXA TEKNIKOA

Unicaja: Markovic (6), Jackson (5), Kuzminskas (10), Thomas (8), Vázquez (5) -hasierako boskotea-, Gabriel (5), Nedovic (7), Suarez (-), Diez (2), Diaz (-), Smith (8) eta Hendrix (10).

Laboral Kutxa: Adams (12), Causeur (8), Hanga (10), Tillie (6), Bourousis (8) -hasierako boskotea-, James (13), Blazic (15), Diop. I (-), Corbacho (-) eta Kangur (2).

Partzialak: 18-14, 15-16, 20-20 eta 13-24.

0-20 eta 13-24.