Itxi

Baskonia

Euroliga

Baskoniak neurketa ona irabazi dio Olinpiakosi, luzapenean

Agentzia | Erredakzioa

Bourousis izan da Laboral Kutxako onena. Kontrolpean izan dute partida, baina hala ere, luzapenean irabazi behar izan dute, Euroligako lehenengoa Buesa Arenan.

1:18

Baskoniak Euroligako lehenengo garaipena eskuratu du, Olinpiakosen aurkako neurketa epiko eta azkarra (96-89). Jamesen hiruko bat, azken segundoan, denboraz kanpo izan da, eta 80nako berdinketak luzapena behartu du Buesa Arenan.

Bourousis, Olinpiakoseko jokalari ohia, izan da aurkariak jipoitzen saiatuena, Hanga, Causeur eta Jamesen lana biribilduz.

Jokalari greziarrak 28 puntu egin ditu, 12 errebote eta 43 puntuko balorazioa lortu du. Euroligako bigarren jardunaldiko jokalaririk onena izango da.

Spanoulisek gidatu du Olinpiakos, eta Printezis, Lojeski eta Hunter izan dira gainontzeko onena. Hala ere, baskoniaren kontrol lanak emaitza ona izan du, eta markagailua 21-18 izan da lehenengo laurdenaren amaieran.

Laboral Kutxak nagusi jarraitu du, Olinpiakos jota utzita (33-23). Greziarrek, baliabide guztiekin, 6 puntura baino ezin izan dute gutxitu aldea, eta Bourousisek ezarri du 9ko diferentzia atsedenaldian (48-39).

Etxekoek gozatu dute bigarren zatian, kontraerasoan, baina greziarren bultzadak emozioa jarri du neurketan (99-63 hirugarren laurdenean).

Baskoniak garesti ordaindu du azken laurdeneko ideia falta, eta aurretik jarri da Olinpiakos. Bukaerako 80-80ko markagailuak, hala ere, luzapena behartu du. Jamesek hirukoa egin du, baina epaileek ondo baliogabetu dute, denboraz kanpo izan delako.

Luzapenean, Huanga eta Causeurren bi hirukok eta Bourousisen lan bikainak Baskoniaren alde egin dute, eta ondo bukaera ondo kudeatuta, garaipena eskuratu du Baskoniak.

 

FITXA TEKNIKOA

Laboral Kutxa: Adams (8), Causeur (9), Hanga (17), Tillie (4), Planinic (4)-hasierako boskotea-, James (13), Corbacho (3), Bourousis (28), Blazic (3), Kangour (5), Diop (2).

Olympiacos: Mantzaris (13), Spanoulis (11), Strawberry (7), Printezis (11), Young (5)-hasierako boskotea-, Hunter (7), Lojeski (28), Agravanis, Papapetrou, Milutinov (2), Hackett (5), Athinaiou.

Partzialak: 21-18, 27-21, 19-20, 11-17 eta 16-9.

11-17 eta 16-9.