Itxi

Baskonia

Euroligako 1. jardunaldia

Erreakzioa berandu iritsi zaio Laboral Kutxa Baskoniari (78-76)

Leire Etxazarra | eitb.eus

Perasovicen jokalariak negargarri aritu dira kanpoko jaurtiketetan, eta garesti ordaindu dituzte egindako hutsak. Azken laurdenean partida iraultzear zan dira, italiarren beherakadaren ondorioz.

1:19

Laboral Kutxa Baskoniak kale egin du 2015-2016ko Euroligako lehen jardunaldian. Gasteiztarrek 78 eta 76 galdu dute Armani Milanoren aurka Italian jokatutako norgehiagokan.

Lehen laurdenean, baina, ondo aritu dira. Hiru puntuko hiru saskirae jarraian sartu eta lehen aldea lortu dute markagailuan. Gauzak horrela, lehen hamar minutuak jokatuta, arabarrak 17-23 izan dira aurretik.

Baina gauzak oso bestelakoak izan dira bigarren laurdenetik aurrera. Italiarrek defentsa-jokoa sendotu dute eta, aldi berean, hiruko jaurtiketak bata bestearen atzetik huts egin dituzte Baskoniako jokalariek. 11 huts egite jarraian egin dituzte atsedenaldiaren aurretik.

Egoera ondo aprobetxatu du etxeko taldeak markagailua berdindu (34na eta 38na) eta, ondoren, lehen aldiz aurretik jartzeko.Arabarrak galduta ibili dira, eta atsedenaldian italiarrak izan dira nagusi 38-36. Causeur eta Kangur izan dira lehen zatiko onenak. Debut txukuna egin du jokalari estoniarrak.

Hirugarren laurdenean gauzek ez dute hobera egin, eta Milanokoek aldea handitu baino ez dute egin. 15 puntura iritsi da abantaila hirugarren laurden horren amaieran (61-46), eta laugarrenaren hasieran 20 puntukoa ere alde izan dute (70-50). Baina hortxe hasi da Perasovicen mutilen erreakzioa, hirukoetan berriro asmatzen hasi dira eta italiarrei urduritasunak kalte nabarmena egin die.

Azken minutuaren faltan, Baskonia 72 eta 64 hurbildu da. Emaitza iraultzea posiblea zirudien. Azken segundoetan 76-73 ere jarri dira, baina denborak arabarren kontra egin du. Azkenean, 78-76, garaipenak ihes egin die baskonistei.

Fitxa teknikoa

78 - Emporio Armani Milano
(17+21+21+17): Cinciarini (3), Jenkins (10), Gentile (12), Macvan (6), McLean (13)-hasierako boskotea-, Hummel (10), Barac (4), Lafayette (8), Simon (12), Lawal, Cerella.

76 - Laboral Kutxa
(23+13+10+30): Adams (7), Causeur (6), Hanga (5), Tillie (3), Planinic (6)-hasierako boskotea-, James (13), Blazic (11), Corbacho, Diop (8), Bourousis (13), Kangur (4).

), Kangur (4).

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Baskonia