Baskonia
Akordioa
Laboral Kutxak Baskoniaren babeslea izaten jarraituko du
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Modu honetan, finantza erakundea zazpigarren urtez jarraian izango da talde gasteiztarraren babeslea.
-
Artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Saski Baskonia saskibaloi taldeak ostegun honetan jakinarazi du Laboral Kutxa erakundeak taldea babesten jarraituko duela eta, horrela, 2015-2016 denboraldiko babesle nagusia izango dela berriro.
Modu honetan, finantza erakundea zazpigarren urtez jarraian izango da talde gasteiztarraren babeslea, eta taldea Laboral Kutxa deituko da 2016. urteko ekainaren 30a arte.