Itxi

Baskonia

Berritze klausula

Laboral Kutxak kontratua luzatu dio Mike Jamesi

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Lortutako akordioari esker, joko-antolatzaileak Gasteizen jokatuko du 2015-2016 denboraldian.

  • Mike Jamesen artxiboko irudia (eskuma). Argazkia: EFE

    Mike Jamesen artxiboko irudia (eskuma). Argazkia: EFE

Laboral Kutxak kontratua luzatu dio Mike Jamesi eta jokalariak Gasteizen jokatuko du 2015-2016 denboraldian. Portalden jaiotako joko-antolatzailea  abenduan iritsi zen Baskoniara eta Thomas Heurtelen lekua hartu zuen.

Endesa Ligan 27 neurketa jokatu ditu eta batezbesteko 12.9 puntu, 2.9 asistentzia eta 2.3 errebote egin ditu. Euroligan, bestalde, 16 partida jokatu ditu eta zenbakiak honakoak dira: 11.1 puntu, 1.9 asistentzia eta 2.4 errebote.