Itxi

Baskonia

Akordioa

San Emeteriok ez du Laboral Kutxan jarraituko

Erredakzioa

Jokalari kantabriarrak etapa berri bati emango dio hasiera eta agur hunkigarri eskaini die klubari eta zaleei.

1:13

Fernando San Emeteriok ez du Laboral Kutxan jarraituko. Kluba eta jokalaria akordio batera heldu dira eta kantabriarrak etapa berri bati emango dio hasiera. 2008-2009 denboraldian heldu zen San Emeterio Gasteizera.

"Klubari eta zaleei eskerrak eman nahi dizkiet zazpi urte hauetan eskaini didaten babesa eta maitasunagatik. Abentura profesional berri bat hastera noa, baina harroratunez agurtzen naiz, oroimenerako uneak bizi izan ditudalako eta gure Baskoniaren kapitaina izan naizelako. Gasteizen etxean bezala sentitu naiz, jokalari gisa hazi naiz, familia bat osatu dut eta betirako lagunak utziko ditut. Zorterik onena etorkizunean, Aupa Baskonia", adierazi du jokalariak.