Itxi

Baskonia

Sentsazioak

Navarro: 'Gure unea izan behar zuen'

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Goibel agertu da Ibon Navarro, Laboral Kutxako entrenatzailea, play-offetan Unicajaren aurka galdu ondoren.

  • Ibon Navarro, Baskoniako entrenatzailea. Argazkia: EFE

Laboral Kutxa Baskoniako entrenatzaileak, Ibon Navarrok, adierazi duenez, astelehen honetan Malagan jokatutako partida irabaz zezaketela uste zuen. Porrotaren ondoren, Baskonia play-offetatik kanpo gelditu da, eta finalerdiak jokatzeko ametsa burutik kendu behar izan du.

?Hasieran saskiratze nahiko egin ditugu, baina tamalez, atsedenaldira tarte handiegiarekin heldu gara?, adierazi du Navarrok prentsaurrekoan.

Lehen zatian, kontrolatzeko moduko hainbat akats egin dituztela aitortu du Baskoniako entrenatzaileak; "batez ere, lehen bi laurdenen amaierako bi hirukoak".

Gainera, txandakatze joko horrek beraien ohiko erritmotik kanpo harrapatu dituztela esan du, erreboteetan eta erasoetan Unicajak aukera gehiago izan dituela, eta horrek jokalari gasteiztarrak markagailua iraultzeko ideiarik gabe utzi dituela.

Toolsonek egindako azken jokaldiari dagokionez (partida bukatzeko segundo bakarra falta zenean, eta taldekideak jada agur esaten ari zirenean, saskira joan zen), honakoa esan du entrenatzaileak: ?Erratu egin da, eta taldekideek ere esan diote?.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Baskonia