Itxi

Baskonia

Endesa Liga

Laboral Kutxa galtzaile atera da Buesa Arenan (77-85)

Agentziak | Erredakzioa

UCAM Murtzia jaun eta jabe izan da partida osoan, gasteiztarrek aldea murriztea lortu duten arren.

  • Ibon Navarro, jokalariei aginduak ematen. Argazkia: Efe.

    Ibon Navarro, jokalariei aginduak ematen. Argazkia: Efe.

UCAM Murtzia taldeak lehen aldiz lortu du Buesa Arenan irabaztea, aurreko 16 bisitetan galtzaile atera ondoren. Gaur Laboral Kutxari nagusitu zaio 77 eta 85, arazo handirik gabe.

Diego Ocamporen taldea jaun eta jabe izan da neurketako 40 minutuetan. Arabarrak, aldiz, motel eta ideiarik gabe aritu dira. Causeur, James eta Adams izan dira taldeari eutsi diotenak.

Ibon Navarrij ezin uzan du Mirza Begic erabili belaunean kolpe bat duelako eta esloveniarraren hutsa asko nabaritu da gasteiztarren barne jokoan. Gehiegi.

Fitxa teknikoa:

77 - Laboral Kutxa (13+18+22+24): James (13), Causeur (15), Hopson (3), Shengelia (9), Iverson (4)-hasierako boskotea- Adams (13), San Emeterio (8), Tillie (4), Diop (8).

85 - UCAM Murtzia (27+16+20+22): Cabezas (18), Bamforth (15), Wood (12), Radovic (13), Lima (10)-hasierako boskotea-, Neto (6), Arteaga (8), Kelati (1), Antelo (2), Rojas.

elo (2), Rojas.