Baskonia
Eskuineko belaunean
Davis Bertansek 6-8 hilabete emango ditu bajan
Erredakzioa
Jokalariaren agenteak eman du albistearen berri sare sozialetan. Milango Emporio Armani taldearen aurka Euroligako Top 16an jokatutako partidan lesionatu zen letoniarra.
Davis Bertans Laboral Kutxako jokalariak 6 eta 8 hilabete artean emango ditu bajan, Milango Emporio Armaniren aurka ostegunean jokatutako partidan izandako lesioaren ondorioz.
Jokalariari azterketak egin dizkiote, eskuineko belauneko aurrealdeko lotailu gurutzatua hautsita duela baieztatzeko. Bertans partidako hirugarren minutuan lesionatu zen.
Arturs Kalnitis jokalariaren agenteak eman du jokalariaren lesio larriaren berri, eta "6 eta 8 hilabete artean" emango dituela bajan aurreratu du.
Bertansek ere egin ditu adierazpenak sare sozialen bidez, eta gertatutakoaren aurrean triste baina itxaropentsu agertu da:
"Batzuetan, kirolarien bizitza krudela izaten da, baina honek ez nau geldiaraziko, ezta motelduko ere. Ederra da konturatzea zenbat pertsona handi dudan inguruan!", esan du Bertansek Twitterren.
Sometimes athlete's life is cruel, but this won't stop or even slow me down. It's amazing to realise how many great people are around me!!
— Davis Bertans (@DBertans_42) marzo 27, 2015
t="utf-8">