Baskonia
Armani Milanen aurka
Merezita atera da garaile Baskonia Euroligan (102-83)
ERREDAKZIOA
Top 16ko bosgarren jardunaldian, talde gasteiztarra nabarmen nagusitu zaio Milango Armaniri, eta beraz, Euroligan mantentzeko aukera guztiak bere egin ditu.
Laboral Kutxak garapen izugarria erakutsi du Milango Emporio Armani taldeari 102-83 irabazita. Partidan zehar erakutsitako nagusitasunari indarrarekin eutsi dio, eta ondorioz, merezita lortu du Euroligan mantentzea.
Gauzak horrela, Euroligako lehen lau postuetako lehian jarraitzeko beta du talde gasteiztarrak. Eta ondobidean, datorren astean, Turkiako Fenerbahceren aurka ere bolada onara eutsiko diote.
19 punturekin partida ederra egin du Bertansek, ikusgarria. Bestalde, Jamesek 16 eta Adamsek 15.
Baskoniak amestutako gaua izan da, lehia handirik gabekoa. Partidan zehar, 20 puntu inguruko aldearekin jokatu dute gasteiztarrek, gogor hasi baitira. Beraz, erakustaldi ederra eskaini diete Buesa Arenara hurbildu diren zale guztiei, eta beraiek ere, egundoko lasaitua hartu dute.
Fitxa teknikoa:
102- Laboral Kutxa (34+27+23+18): James (16), Causeur (12), Bertans (19), Shengelia (6), Iverson (6)-cinco inicial-, Adams (15), San Emeterio (7), Begic (4), Tillie (8), Hansbrough (1), Diop (8).
83- Emporio Armani Milan (18+24+19+22): Ragland (3), Gentile (15) Hackett (6), Melli (3), Samuels (18)-cinco inicial-, Moss (8), Brooks (8), Kleiza (14), James (4), Cerella (4), Gigli.
p>