Baskonia
Endesa Liga
Bartzelonari irabazi dio Baskoniak, irudi ona berreskuratuta (103-94)
Leire Etxazarra | eitb.eus
Ibon Navarroren taldeak hasiera-haiseratik izan du partidaren eta markagailuaren kontrola, eta merezita lortu dute garaipena bigarren itzuliko lehen partidan.
-
Shengelia, partidako jokaldi batean. Efe.
Garaipen handia lortu du Laboral Kutxa Baskoniak Buesa Arenan. Ibon Navarroren taldeak azken asteetako hobekuntza berretsi du, eta 103 puntu egin dizkio Ligako defentsa onenetakoari.
Gasteiztarrak nagusi izan dira jokoan eta markagailuan lau laurdenean amaieran.
Partidaren erritmoa arabarrek jarri dute, errebotean ere ondo aritu dira, eta Bartzelona ezinean ibili da. Kataluniarrek oso noizbehinka agertudute benetako arriskua sortzeko gaitasuna.
Gauzak horrela, Baskoniak 10 puntuko aldea izan du atsedenaldian: 48-38.
Bigarren zatian, Xavi Pascualen taldea partidaren jabetza hartzen saiatu da, baina aurreko ahaleginetan bezala kale egin dute.
Hala ere, azken minutuetan aldea murriztea lortu dute kataluniarrek: 93 eta 87 hurbildu dira amaierarako minutu eta erdiren faltan. Baina gasteiztarrak sendo eutsi diete eta garaipena, Laboral Kutxaren bederatzigarrena, Buesa Arenan geratu da.
Fitxa teknikoa:
103 - Laboral Kutxa (25+23+22+33): James (17), Causeur (12), Bertans (19), Shengelia (7), Iverson (7) -hasierako boskotea-, Adams (6), San Emeterio (17), Begic (8), Tillie (6), Hansbrough (4).
94 - Bartzelona (22+16+27+29): Huertas (4), Abrines (17), Thomas (11), Doellman (10), Tomic (15)-hasierako boskotea-, Satoransky (17), Hezonja, Pleiss, Jackson (10), Lampe (8), Nachbar (2).
, Nachbar (2).