Itxi

Baskonia

Euroliga

Nizhny mendean hartu du Laboral Kutxak, azken hiru minutuetan (81-74)

Erredakzioa

Arabarrek lehen garaipena lortu dute Euroligako Top 16an, neurketa osoan atzetik joan ostean.

  • Arabarrek lehen garaipena lortu dute Euroligako Top 16an. Efe.

    Arabarrek lehen garaipena lortu dute Euroligako Top 16an. Efe.

Laboral Kutxa Baskoniak lehen garaipena lortu du aurtengo Euroligako Tp 16an, Nizhny Novgorod errusiarrari 81-74 irabazita. Hala ere, gasteiztarrek azken hiru minutuetara arte ezin izan dute garaipena gauzatu.

Izan ere, gasteiztarrek hirugarren porrota jarraian hartu behar zutela eman du partida osoan. Amaierarako hiru minuturen faltan, bost azpitik ziren Ibon Navarroren mutilak, 65-70, baina markagailua iraultzea lortu dute, 16 eta 1eko partziala eginda. Aurreko 37 minutuetan, ordea, ederki sufritu dute arabarrek.

Shengeliak eman dio bultzada taldeari azken minutu erabakigarri horietan, 12 puntu egin ditu guztira. Jamesek ere hiruko garrantzitsua sartu du, 14 egin ditu orotara, eta, ondorioz, taldeak lauko finalean sartzeko aukerekin jarraitzen du. Errusiarren aldetik Taylor Rochestie izan da jokalaririk onena, 24 punturekin eta 28ko balorazioarekin.

Fitxa teknikoa:

81 - Laboral Kutxa (17+14+21+29): James (14), Causeur (8), Bertans (9), Shengelia (12), Begic (11)-hasierako boskotea-, Adams (7), San Emeterio (8), Tillie (2), Iverson (10), Hansbrough.

74 - Nizhny Novgorod (18+17+17+22): Rochestie (24), Kinsey (7), Antonov (8), Thompkins (14), Parakhouski (12)-hasierako boskotea-, Patsatsia, Khvostov (3), Krivosheev (4), Savelyev (2).

, Savelyev (2).