Itxi

Baskonia

Anadolu Efesen aurka (67-72)

Baskoniak ez du une erabakigarrienetan maila eman eta porrota jaso du

Erredakzioa

Partida osoan zehar markagailuan aurretik izan da Gasteizko taldea, baina azken minutuetan hustu egin da eta porrota jaso du Top 16ko lehen partidan.

0:00

Laboral Kutxak porrota jaso du Anadolu Efesen aurka (67-72), Euroligako Top 16ko lehen partidan. Ia amaierara arte nagusitu da Gasteizko taldea, baina une erakigarrienetan ez du maila eman.

Ondo aritu dira baskoniarrak lehen laurdenean, hein handi batean Begici esker, eta zortzi puntuko abantaila lortu dute aurreneko hamar minutuetan (24-16). Anadolu Efeseko Osmanek partida berdindu du (25-25), atsedenaldirako zazpi minuturen faltan, baina Ibon Navarrorenek lanean jarraitu dute, kontzentrazioa galdu barik, eta atsedenaldian 41-35ekoa zen markagailua.

Hirugarren laurdena parekatua izan da. Talde turkiarrak ez dio Baskoniari eroso jokatzen utzi, eta azken segundoan Ivkovicek sartutako hirukoarekin, markagailuan hurbildu da (58-55).

Amaierara heltzeko sei minutu geratzen zirenean, partida berdindu du berriro ere Anadolu Efesek, Osmanen hirukoari esker (60-60). Dena erabitzeke. Lasmeren saskiratze batek aurretik jarri du Istanbuleko taldea, amaierarako minutu t'erdiren faltan (67-69). Lasmek berak bitik bat asmatu du jaurtiketa libreetatik, eta Baskoniak hirukoa behar zuen berdintzeko. Ez du lortu, eta Causeurrek falta egin dio Janningi. Biak sartu ditu.

Begic izan da norgehiagokako saskiratzaile nagusia, 16 punturekin. Top 16ko bigarren hitzorduan Moskuko CSKArekin neurtuko ditu indarrak Laboral Kutxak, urtarrilaren 8an (18:00).

Fitxa teknikoa:

67 Laboral Kutxa (24+17+17+9): James (12), Causeur (9), San Emeterio (6), Shengelia (7), Iverson-hasierako boskotea-, Adams (8), Bertans (9), Tillie, Begic (16), Hansbrough.

72 Anadolu Efes (16+19+20+17): Heurtel, Janning (8) Perperoglou (15), Saric (9), Krstic (5)-hasierako boskotea-, Lasme (13), Draper (6), Bjelica (2), Korkmaz (3), Osman (9), Balbay (2).

), Balbay (2).

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euroliga 2024