Itxi

Baskonia

Heurtel Turkiara joan ondoren

Ben Hansbrough amerikarra, Laboral Kutxako jokalari berria

ERREDAKZIOA

1.91 metroko eta 27 urteko eskolta estatubatuarrak aurreko denboraldian Herbalife Kanaria Handiko taldean jokatu zuen, eta duela bi NBAn, Indiana Pacersen.

  • Laboral Kutxa. Argazkia: EFE

Laboral Kutxak Ben Hansbrough eskolta estatubatuarra fitxatu du denboraldi amaierara arte. Saski Baskoniak bere webgune ofizialean jakinarazi duenez, Anadolu Efes talde turkiarrera joan den Thomas Heurtel frantsesaren tokia beteko du.

Hansbrough jaurtiketetan emaitza onak lortzeaz gain, Endesa Liga ederto ezagutzen du, Herbalife Kanaria Handia taldean jokatu baitzuen. NBAko Detroit Pistons taldeak Garapen Ligan duen Grand Rapids Drive filialetik dator mutila, eta dagoeneko azterketa medikoa egiteko prest da Gasteizen.

1.91 metroko eta 27 urteko eskolta estatubatuarrak aurreko denboraldian Herbalife Kanaria Handiko taldean jokatu zuen, eta duela bi NBAn, Indiana Pacersen. Hona hemen orduko bere emaitzak: partidako 11.4 puntu, 2.1 errebote eta 2.3 asistentziako batez bestekoa.

Baskoniako jokalari berriaren ibilbidea NCAAn hasi zen, Mississippi eta Notre Dame unibersitateetan. Ondoren, Europan aritu zen, 2011-2012 denboraldian Eurocup txapelketa jokatu baitzuen, Bayern Munchen eta Krka Nomo Mesto taldeekin.