Baskonia
Buesa Arenan
Laboral Kutxak Baloncesto Sevilla suntsitu du (100-60)
Erredakzioa
Darius Adams jokalari berriak debuta egin du, eta Mike Jamesekin batera taldearen gidaritza lanak hartu ditu.
-
Baskonia-Sevilla. Argazkia: EFE
Laboral Kutxak denboraldiko bere seigarren garaipena eskuratu du, Baloncesto Sevilla taldearen aurka erakustaldia emanda (100-60). Bisitariak baino askoz gehiago izan da Baskonia.
Hasieratik nagusitu dira Ibon Navarroren gizonak, eta Sevilla ez da partidan sartzeko gai izan. Hirugarren laurdenean zortzi puntu baino ez ditu sartu talde andaluziarrak.
Darius Adams jokalari berriak debuta egin du, eta Mike Jamesekin batera taldearen gidaritza lanak hartu ditu. Thomas Heurtelen agurra larunbatean jakinazi zuen klubak.
Fitxa teknikoa:
100 - Laboral Kutxa (28+26+23+23): Adams (10), Causeur (9), San Emeterio (16), Shengelia (16), Iverson (2)-hasierako boskotea-, Bertans (14), Tillie (5), Begic (9), Vujacic (5), James (10), I. Diop (4), M. Diop.
60 Baloncesto Sevilla (16+17+8+19): Woodside (5), Urtasun (4), Watts (3), Rodriguez (2), Hernangomez (9)-hasierako boskotea-, Porzingis (12), Radicevic (8), Thames (6), Byars (5), Balvin (6), Gallardo.