Baskonia
Endesa Liga
Adams joko antolatzailea estreinatuko du Baskoniak, Sevillaren aurka
Erredakzioa
Ibon Navarroren taldeak bost final dituzte aurretik Errege Koparako txartela lortzeko bidean.
-
Joko antolatzaile berriak bere lehen minutuak jokatuko ditu. Efe.
Laboral Kutxak Baloncesto Sevilla hartuko du Buesa Arenan, urteko azken partidan. Darius Adams joko antolatzaile berriaren debuta izango da partidako gauza erakargarrienetariko bat.
Adamsek bere lehen minutuak jokatuko ditu Mike Jamesekin batera. Thomas Heurtel, aldiz, ez da egongo, Baskoniak, baja eman baitio Anadolu Efes taldera joateko akordioa gauzatu artean.
Ibon Navarroren taldeak bost final ditu aurretik, liga erregularreko erdi aldera iritsi arte eta Errege Koparako txartela lortzeko dituzten aukera apurrak aprobetxatzen saiatzeko.
Arabarrek bost garaipen lortu dituzte 12 jardunalditan, eta, ondorioz, zaila dute Kopa jokatzeko sailkatzea. Beraz, ezin dute hutsik egin.
Joko antolatzaileen arteko mugimenduez gain, Sasha Vujacic ere hizpide izango da, klubak astearetan jokalariaren kontratua eteteko aukera baitu, eta baliteke igandekoa Baskoniarekin jokatzen duen azken partida izatea.
Andaluziarren aurka, Mirza Begic ere izango da. Jokalariak kontratua luzatu denboraldia amaitu arte.
ia amaitu arte.