Baskonia
Akordioa
Begicek Laboral Kutxan jarraituko du denboraldi bukaerara arte
Erredakzioa
Esloveniarrak egindakoarekin pozik dago Baskonia (guztira hamar partida jokatu ditu, Ligan eta Euroligan), eta horregatik hartu du bere kontratua luzatzearen erabakia.
-
Mirza Begicen artxiboko irudia (eskuma). Argazkia: EFE
Mirza Begic pibotak Laboral Kutxan jarraituko du denboraldia bukatu arte, klubarekin lortutako akordioaren ondorioz. Astelehenean hasieran egin zioten hilabeteko hitzarmena bukatu zitzaion.
Duela lau aste heldu zen Begic Gasteizera, Lamont Hamilton lesionatuaren lekua hartzeko. Zuntz-haustura dauka estatubatuarrak.
Esloveniarrak egindakoarekin pozik dago Baskonia (guztira hamar partida jokatu ditu, Ligan eta Euroligan), eta horregatik hartu du bere kontratua luzatzearen erabakia. Jokalaria ere kontent agertu da.