Itxi

Baskonia

Endesa Liga

Baskonia, galtzaile Murtziako neurketa sutsuan (93-88)

Erredakzioa

Luzapenetik gertu geratu da Laboral Kutxa, baina murtziarrak garaipena eskuratu dute, talde jokoari esker.

  • UCAM Murtzia 93 - Laboral Kutxa 88 / EFE.

    UCAM Murtzia 93 - Laboral Kutxa 88 / EFE.

Baskoniak ezin izan du UCAM Murtziaren aurkako partida irauli (93-88). Talde lanari eta Scott Wood, Nemanja Radovic eta Augusto Cesar Limaren jokoari esker irabazi dute murtziarrek. Gasteizko taldea gertu egon da azken laurdenean 15 puntu iraultzetik.

Lehenengo zatian, puntuaketa altukoa, UCAM Murtzia nabarmendu da, barne jokoari esker. Jose Angel Antelok eta Augusto Cesar Limak batera 27 puntu egin dituzte (15 eta 12), eta 12 errebote (2 eta 10). Radovicek, momentu horretan, 7 tanto eta 3 errebote eginak zituen.

Laboral Kutxaren onena Tornike Shengeliaren kanpo jokoa izan da (12 puntu lehen zatian). Markagailuko aldea atsedenaldian 5 puntukoa izan da.

Atsedenaldiaren ostean, ondo aritu dira defentsan baskonistak, eta Murtzia gelditu dute. Woodek 8 puntu egin ditu hirugarren laurdenean (16 puntu gutira, eta 6 hiruko 11tik). Azken laurdenera 66-62 heldu dira.

6 minutu falta zirenan, UCAM Murtziak 15 puntuko aldea zuen, baina Laboral Kutxak, Davis Bertansekin, azken minutura arte jarri du emozioa (91-88). Azkenean, Fabien Causeurren akatsaren ostean, ezin izan du luzapena eskuratu, eta 5 garaipenekin geratu da Baskonia.

FITXA TEKNIKOA

UCAM Murtzia: Cabezas (2), Bamforth (7), Rojas (-), Antelo (15) y Lima (15) -hasierako boskotea-, Neto (4), Radovic (17), Wood (26), Kelati (5) eta Victor Arteaga (2).

Baskonia: Heurtel (-), San Emeterio (9), Causeur (9), Tillie (6) e Iverson (12) -hasierako boskotea-, James (13), Shengelia (16), Diop (-), Begic (9), Vujacic (-) eta Davis Bertans (14).

Partzialak: 24-27, 25-17, 17-18 eta 27-26.

7-18 eta 27-26.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Baskonia