Baskonia
Euroliga
Baskoniari multzoko bigarren postuak ihes egin dio
Erredakzioa
Ibon Navarroren taldeak porrota jaso du Izar Gorriaren aurka (90-82), eta D multzoko hirugarren postuan sailkatu da.
-
Izar Gorria-Laboral Kutxa. Argazkia: EFE
Laboral Kutxa D multzoko hirugarren postuan sailkatu da Euroligako fase erregularrean, Izar Gorriaren aurka galduta (90-82). Ondorioz, CSKA Mosku, Anadolu Efes edo Emporio Armani bezalako taldeen aurka neurtuko ditu indarrak Gasteizko taldeak Top 16an.
Etxeko taldea Baskonia baino gehiago izan da hasierako minutuetan. Kontzentratuta atera, eta hiruko marratik fin aritu da. Baina gasteiztarrak suspertu dira, kontraerasoan ondo jokatu dute eta lehen laurdenaren amaieran 18-18koa zen markagailua.
Bigarrenaren hasieran, joko ona eskaini du Ibon Navarroren taldeak eta markagailuan aurreratu da (22-29). Laboral Kutxa sendo aritu da defentsan, baloiak berreskuratu ditu eta azkar saskiratu du. Izar Gorriak puntu bateko aldearekin egin dio aurre hirugarren laurdenari, Dangubicek azken segundoan egindako saskiratzeari esker (46-45). Bertans, Causeur eta Tillie, Baskoniako onenak.
Hirugarren laurdenean Belgradoko taldea nagusitu da, eta zazpi puntuko abantaila lortu du (70-63). Azken laurdena eroa izan da, erritmo handikoa eta ez da atsedenerako denborarik egon. Norgehiagoka erabat apurtuta zegoen, eta Baskonia ez da garaipena bideratzeko gai izan.
Fitxa teknikoa:
90 Izar Gorria (18+28+24+20): Williams (23), Dangubic (9), Lazic (2), Mitrovic (10), Marjanovic (12)-hasierako boskotea-, Blazic (11), Zirbes (9), Jovic (4), Jenkins (5), Kalinic (5).
82 Laboral Kutxa (18+27+18+19): James (13), Causeur (10), San Emeterio (9), Shengelia (2), Iverson (5)-hasierako boskotea-, Heurtel (8), Bertans (16), Begic (2), Vujacic (3), Tillie (14), Diop.