Baskonia
Endesa Liga
Laboral Kutxak huts egin du Valentziaren kantxan
Erredakzioa
Guillem Vivesek garaipenera eraman ditu etxekoak Baskoniaren aurka (85-70). Errege Kopako aukerak zaildu zaizkio Gasteizko taldeari.
Baskoniak Valentziaren aurkako lehenengo norgehiagoka galdu du, Endesa Ligan (80-75). Etxekoak arabarrak baino hobeto aritu dira, eta 15 puntuko aldearekin bukatu da partida.
Errege Kopara sailkatzea zail du Baskoniak; Valentziak, aldiz, aurrerapausu bat eman du. Biak aurrez aurre arituko dira ostiralean, beste behin, Euroligako neurketa garrantzitsuan.
Ideia argiekin eta iniziatibarekin jokoan kantxaratu da Valentzia. Baskoniak ez du ia erresistentziarik jarri, azken zatian aldeak murriztu dituen arrne.
Baskoniak ezin izan ditu erasoko jokaldiak ondo sortu. Heurtelen bi hiruko ilusioa izan dira markagailuan, Valentzia alde nabarmenarekin heldu baita atsedenaldira, atzean egindako lan bikainari esker (52-27).
Guillem Vives jarri da valentziarren gidaritza lanean, kontrola mantentzeko, eta, Harangody eta Loncarren eraginkortasunari esker, partidako alderik handiena jarri dute (65-37).
Baskoniak aldea murriztu du azkenea, Shengelia eta Begicen barne jokaldiei esker, baina indartu egin da Valentzia, eta garaipena lortu du. Baskoniari Errege Koparako bidea zaildu zaio.
FITXA TEKNIKOA
Valentzia: Nedovic (4), Rafa Martínez (5), Sato (19), Lucic (11), Loncar (16) -hasierako boskotea- Ribas (-), Vives (6), Harangody (13) eta Dubljevic (11).
Laboral Kutxa : Heurtel (8), Casseur (7), San Emeterio (5), Shengelia (13), Iverson (5) -hasierako boskotea- Bertans (16), Vujacic (-), Perkins (3), Diop (3), Tillie (-) eta Begic (10).
Partzialak: 22-17, 30-0, 15-18 eta 18-25.
5-18 eta 18-25.