Itxi

Baskonia

Buesa Arenan

Baskonia nagusitu da GBCren aurkako euskal derbian (79-62)

Erredakzioa

Lehen zatia oso parekatua izan da, baina etxekoek hirugarren laurdenean utzi dute partida erabakita, 10-0eko partzialari esker.

  • Laboral Kutxa-Gipuzkoa Basket. Argazkia: EFE

    Laboral Kutxa-Gipuzkoa Basket. Argazkia: EFE

Laboral Kutxak Endesa Ligako bere hirugarren garaipena erdietsi du, Buesa Arenan jokatutako euskal derbian Gipuzkoa Basketi irabazita (79-62). Ibon Navarro garaipenarekin estreinatu da gasteiztarren aulkian

Oso parekatua izan da lehen laurdena, intentsitate handikoa. Gipuzkoarrak indartsu hasi dira, eta aurreneko hamar minutuetan bost puntuko abantaila eskuratu dute (15-20). Causeur eta Doblas izan dira onenak.

Bigarren laurdena hasi eta gutxira, markagailuan aurreratu dira baskoniarrak (23-22), Hamilton handiari esker, baina Jaume Ponsarnaurenek sendotasunari eutsi diote. Bi taldeak bikain aritu dira hiruko marratik. Atsedenaldian, puntu bateko errenta gipuzkoarrentzat (36-37).

10-eko partzialari esker, bederatzi puntuko aldea erdietsi du Navarroren taldeak, hirugarren laurdenaren amaierara heltzeko sei minuturen faltan. Heurtel izan da gakoetako bat. Laboral Kutxak hamar goitik egin dio aurre azken laurdenari (55-45).

Azken laurdenean, Gipuzkoa Basketek ezin izan du etxekoen garaipea saihesteko ezer egin. Une gogorrenetan Hanley bota izan dute faltan donostiarrek. David Doblas izan da saskiratzaile nagusia, 17 punturekin.

Fitxa teknikoa:

79 Laboral Kutxa (15+21+19+24): Heurtel (15), Causeur (12), San Emeterio (7), Shengelia (11), Iverson (9)-hasierako boskotea-, Tillie (2), Bertans (13), Hamilton (8), Perkins, Vujacic (2).

62 Gipuzkoa Basket (20+17+8+17): Dean (9), Grimau (7), Jordan (5), Hanley (6), Doblas (17)-hasierako boskotea-, Franch (10), Oroz, Motos (2), Huskic (1), Olaizola, Iarotchevitch (5).