Itxi

Baskonia

Adierazpenak

Ibon Navarrok 'hainbat aldaketa' aurreratu ditu

Erredakzioa

Ostegunetik "gutxi lo egin" duela aitortu du Laboral Kutxako entrenatzaile berriak.

  • Ibon Navarro. Argazkia: EITB

    Ibon Navarro. Argazkia: EITB

Ibon Navarro Laboral Kutxako entrenatzaile berriak prentsaurrekoa eskaini du gaur. Larunbat honetan Gipuzkoa Basketekin neurtuko ditu indarrak talde gasteiztarrak eta taldea, "lehiatzeko gogoekin" ateratzea espero du.

Navarro Sergio Scarioloren, Neven Spahijaren edo Dusko Ivanovicen laguntzailea izan da azken urteotan, baina orain Baskonia zuzentzeko ardura izango du. Izar Gorriaren aurka porrota jaso eta gero, klubak Marco Crespi kargugabetu zuen, eta atzotik "gutxi lo egin" duela aitortu du Navarrok.

"Hainbat aldaketa" aurreratu ditu, baina derbia prestatzeko denbora eskasa denez, aldaketa horiek ez direla oso hautemangarriak izango azpimarratu du.

Hainbat jarraibide "adosteko" asmoa duela adierazi du, eta aulkian jarduteko modua ere "ezberdina" izango dela gaineratu du.