Itxi

Baskonia

Kargutik kendu dute

Marco Crespi: 'Sentitzen dut, pertsona eta entrenatzaile moduan'

Erredakzioa

Italiarrak ez du bere kaleratzeaz "gehiagorik" esan nahi izan, "buruan iritzi ugari" izan arren. "Baina badakit errespetua zer den, eta orain ez da hitz egiteko ordua", esan du.

1:23

Marco Crespi italiarrak agur esan die Gasteizko zaleei, Laboral Kutxako entrenatzaile kargutik bota ostean. "Sentitzen dut, pertsona eta entrenatzaile bezala", esan du Crespik. Halaber, Baskonia zuzentzeko "ametsak" sortutako itxaropena bete ez izana sentitzen duela adierazi da.

"Sentitzen dut. Nire bizitza saskibaloia da. Baskonia entrenatzea ametsa zen niretzat. Baskoniaren inguruko pasioa kalitatezkoa da. Gauzak ez dira nahi bezala atera. Sentitzen dut. Pertsona eta entrenatzaile bezala", esan du Crespik Baskoniaren webgunean agur esateko plazaratutako idatzian.

Italiarrak ez du "gehiagorik" esan nahi izan, "buruan iritzi ugari" izan arren: "Baina badakit errespetua zer den, eta orain ez da hitz egiteko ordua. Eskerrik asko".