Itxi

Baskonia

Euroliga

Laboral Kutxak Top 16ra hurbildu nahi du

ERREDAKZIOA

Izar Gorriaren aurkako norgehiagoka zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.eus-ek, 20:30etik aurrera.

1:08

Laboral Kutxa Baskoniak Izar Gorria taldea jasoko du ostegun honetan Gasteizko Buesa Arenan. Euroligako bigarren faserako erabakigarria izango den partida zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.eus-en, 20:30etik aurrera.

Gasteiztarrak eta serbiarrak parekatuta daude orain arte jokatutako partidetan, eta, beraz, gaur irabazten duenak aukera ona lortuko du Europako 16 talde onenen artean egoteko.

Lamont Hamilton estatubatuarrak arazo muskularrak ditu, baina, printzipioz, ez du arazorik izango Marco Crespik erabakitzen dituen minutuak jokatzeko.

Iazko denboraldiko ohiko fasean, bitan jokatu zuten bi taldeek elkarren kontra,eta bietan atera zen garaile Izar Gorria, bai Gasteizen, bai Belgraden.