Itxi

Baskonia

Zorterik gabe

Laboral Kutxak denboraldi honetan ez du etxetik kanpo irabazi

ERREDAKZIOA

Marco Crespiren taldeak bi partida ditu astion, bata Belgrado Izar Gorriaren aurka, eta bestea, Gipuzkoa Basketen aurka.  

  • Valencia Basket-Baskonia. Argazkia: EFE

Laboral Kutxak orain arte daramaten denboraldi honetan ez du orandik Buesa Arenatik kanpo irabazi. Liga Endesako partidak galdu egin ditu, eta baita Euroligan jokatutakoak ere.

Endesa Ligan talde gazteiztarrak Bartzelonaren aurkakoan 87-65 galdu zuen, baita Andorran ere 87-85 batekin, eta Gran Canariaren aurkakoan ere galtzaile atera ziren, 93-77 batekin.

Euroligako bidaietan ere, ez dute zorte handirik eduki Laboral Kutxakoek. Estatu mailako lehen partidan, hain zuzen ere, Olympiacosen aurkako norgehiagokan. Ia partida osoan nagusi izan ziren Crespirenak baina azken bi minutuetan galdu egin zuten ordura arte emandako indarra (63-57).

Aste honetan, Marco Crespiren mutilek bi partida dituzte helburu, bata Belgrado Izar Gorriaren aurka, eta bestea, Gipuzkoa Basketen aurka.