Itxi

Baskonia

Denboraldia amaitu arte

Laboral Kutxak Sasha Vujacic fitxatu du

Erredakzioa

30 urte ditu, 2,01 metro neurtzen ditu, eskolta da eta NBAn zortzi urte jokatu ditu.

  • Sasha Vujacic

    Sasha Vujacic

Laboral Kutxa Baskoniak jakinarazi du Sasha Vujacic eskolta esloveniarra fitxatu duela denboraldia bukatu arte.

Vujacic zortzi urteko esperientzia dauka NBAn eta bi aldiz izan da txapeldun, Los Angeles Lakers taldearekin. Talde arabarrak iragarri duenez, 30 urte eta 2.01 metro dituen Vujacic arratsalde honetan bertan helduko da Gasteizera, Endesa Ligan eta Euroligan jokatu aurretik igaro beharreko azterketa medikoak egiteko.

Vujacic Italian zegoen, Reyer Venezia Mestre taldean jokatzen, partidako 11 puntuko batez bestekoarekin. Gasteizera helduta, lehen aldiz jokatuko du Endesa Ligan, eta bere ibilbideari bultzada ematen saiatuko da, 2009an eta 2010ean Los Angeles Lakers taldearekin NBAko txapeldun izan ondoren.u klubak.