Itxi

Baskonia

88-69, Buesa Arenan

Garaipen batekin eman dio hasiera Baskoniak Euroligako ibilbideari

L.E. | eitb.eus

Marco Crespiren taldeak Neptunas Klaipeda mendean hartu du, Buesa Arenan aurten jokatutako Euroligako lehen norgehiagokan.

0:55

Garaipen gozoa erdietsi du Laboral Kutxak, Europako talde onenen ligan jokatutako estreinako partidan. Gasteiztarrak jaun eta jabe izan dira, eta erraz gailendu dira, aspaldiko partez.

Baskoniak ondo hasi du partida, trantsizio azkarrak eginez eta markagailuan aurrea hartuz lehen minututik. Lituaniarrek 7na egitea lortu duten arren, momentuko gauza izan da, eta arabarrak nagusi izan dira markagailuan lehen laurden osoan: 20-15.

Bigarren laurdenean gauzak ez dira batere aldatu. Neptunasen portzentajeak txarrak izan dira, baina ala ere arabarrei kosta egin zaie aldea zabaltzea. Bederatzi puntukoa izan da alderik handiena (33-24) San Emeteriok egindako hirukoari esker. Atsedenaldian, 37 eta 30 izan dira aurretik Laboral Kutxako jokalariak. Aipagarriak izan dira lehen zatian Crespiren taldeak agertutako hobekuntza eta Bertansen hirukoak.

Atsedenaldiaren ostean apurtu da norgehiagoka. Laboral Kutxa lasai aritu da, jokoaren eta baloiaren jabe, eta taldeko lan txukuna eginez. Aldea handitu egin dute eta 14 puntuko abantaila ere izan dute momento batean (48-34). Gauzak horrela, 11 puntuko alde erosoarekin hasi dute azken laurdena: 61-50.

Azken laurdena gozatu egin dute arabarrek, 18 puntu inguruko aldeari eutsita.

Bukaeran, Laboral Kutxa jaun eta jabe. Datorren astean, Euroligako talde indartsuenetakoa izango dute aurrean: Olinpiakos.