Itxi

Baskonia

Buesa Arenan

Baskoniak ezin izan du Unicaja mendean hartu (79-88)

Erredakzioa

Lehen laurdenean noraezean aritu ondoren, jokoak bigarrenean egin du hobera, baina aurkaria gehiago izan da.

  • Laboral Kutxa-Unicaja. Argazkia: EFE

    Laboral Kutxa-Unicaja. Argazkia: EFE

Laboral Kutxak denboraldiko bere bigarren porrota jaso du, Buesa Arenako neurketan Unicajaren aurka galduta (79-88).

Intentsitatearekin eman dio hasiera Baskoniak partidari, eta Bertans indartsu aritu da. Baina minutuek aurrera egin ahala suspertu da aurkaria eta Baskoniak defentsan egindako akatsak baliatu ditu markagailuan aurrea hartzeko. Lehen laurdenaren amaieran, 13-20.

Malagako taldea jaun eta jabe izan da bigarrenean. Vasileiadis eta Kuzminskas jokalariak bikain aritu dira erasoan eta Unicajak alde garrantzitsua erdietsi du (27-49). Marco Crespiren taldea noraezean zegoen.

Whiten saskiratzeak eman dio hasiera hirugarren laurdenari, eta 11-0eko partzialari esker neurketan sartu da Baskonia (50-63). Zaleek taldea babestu dute, eta azken hamar minutuei hamabost puntuko desabantailarekin egin die aurre Laboral Kutxak (54-69). Hobekuntza nabaria izan da, baina Unicaja zen oraindik ere nagusi.

Amaierara heltzeko bi minuturen faltan, bederatzi puntura hurbildu da Crespiren taldea (71-82), baina Unicaja ez zegoen amore emateko prest, eta Baskonia ez da norgehiagokari buelta emateko gai izan. San Emeterio izan da saskiratzaile nagusia (25) eta Toolsonek jaso du baloraziorik altuena (25).

Fitxa teknikoa:

79 - Laboral Kutxa (13+14+27+25): Heurtel (14), Johnson (5), Bertans (8), Tillie (4), Iverson (2)-hasierako boskotea-, Perkins (1), San Emeterio (21), White (8), Causeur (8), Shengelia (7), I. Diop (1).

88 - Unicaja (20+29+20+19): Granger (1), Toolson (15), Kuzminskas (15), Green (9), Golubovic (6)-hasierako boskotea-, Vasileiadis (11), Vázquez (10), Markovic (3), Stefansson (9), Thomas (9), Nguirane.