Baskonia
Estreinaldia
Dj White: 'Jokatzeko prest nago'
ERREDAKZIOA
Laboral Kutxa Baskoniaren azken fitxaketa Ameriketatik etorri da, eta talde gasteiztarrari ahal duen neurrian laguntzeko eta zaleak txunditzeko, azken egunak kontatzen ari da.
Hurrengo hilabetean Lamont Hamilton eta Tornike Shengelia ordezkatzeko eta taldea indartzeko aurkeztu du Laboral Kutxak DJ White hegaleko pibot estatubatuarra. Epe honetan, jokalariak 3 zenbakia eramango du elastikoan.
"Jokatzeko prest nago. Hemen egotea niretzako aukera ona da. Hilabete batzuk igaro dira jada NBan jokatu nuenetik, eta beraz, prest nago. Badakit arin ikasi behar ditudala gauzak, eta horregatik eskemak eta sistemak irakasten ari zaizkit. Saskibaloiko jokalari profesionala izateak hori dauka, ahalik eta arinen prest egon behar naizela", azaldu du Whitek, Buesa Arenan egindako prentsaurrekoan.
Gainera, 2,03 metro eta 28 urte dituen amerikarrak ederto saldu du bere burua hadeabideen aurrean eta bere gaitasunak azpimarratu ditu: distantzia erdiko tiro ona, beheko posteko jokoa eta defentsan eta errebotean sentsazio onak.