Itxi

Baskonia

Barçaren aurka

Laboral Kutxak porrota jaso du Palaun (87-65)

Erredakzioa

Superkopan ez bezala, Baskoniak ez du amore eman eta emandako irudia oso ezberdina izan da. Bertans izan da neurketako onena.

  • Huertas eta San Emeterio. Argazkia: EFE

    Huertas eta San Emeterio. Argazkia: EFE

Laboral Kutxak porrota jaso du Palaun, Bartzelonaren aurka (87-65), Endesa Ligako lehen jardunaldiko partidan. Barçak indartsu hasi du partida (4-0), baina Baskoniak Orlando Johnsonen eta Tillieren saskiratzei esker neurketa berdindu du (4-4). Hala ere, Xavi Pascualen taldeak berehala lortu du errenta garrantzitsua markagailuan (18-10). Eroso ari ziren katalanak, eta lehen laurdena 24-12 bukatu da.

Crespiren taldea laura hurbildu da (31-27), San Emeteriori esker. Kapitainak bultzada eman dio Baskoniari. Gasteiztarren jokoak hobera egin du bigarren zatian, baina etxekoen erritmoa eta maila handiagoa zen. Atsedenaldira, 45-37.

Laboral Kutxa 45-41 jarri da hirugarren laurdena hasi eta berehala Barçaren bi akats baliatuta, eta Thomas Heurtelen saskiratzerekin. Superkopan ez bezala, Baskoniak ez du amore eman. Hirugarren laurdenaren amaieran 58-49koa zen markagailua.

Azken hamar minutuetan argi geratu dira bi taldeen arteko ezberdintasunak barrualdeko jokoan. Azkenean, hasieran uste baina handiago izan da Pascualen gizonek eskuratutako abantaila.

Bertans izan da neurketako albisterik onena Baskoniarentztat. Letoniako hegalekoa izan da partidako saskiratzaile nagusia (24 puntu) eta berarentzat izan da ere baloraziorik altuena (27).

Fitxa teknikoa:

87. FC Bartzelona (24+21+13+29): Huertas (13), Navarro (13), Thomas (-), Doellman (9), Tomic (11) -hasierako boskotea-, Oleson (7), Abrines (18), Nachbar (3), Pleiss (12), Lampe (-), Hezonja (1) eta Eriksson (-).

65. Laboral Kutxa (12+25+12+16): Heurtel (4), Johnson (12), Bertrans (24), Tillie (10), Iverson (2) -hasierako boskotea-, I.Diop (-), Gomes (2), San Emeterio (11), Causeur (-) eta Perkins (-).