Itxi

Baskonia

DIPUTAZIO SARIA

Errusiako Khimki, Baskoniaren aurkaria bere aurkezpenean

ERREDAKZIOA

Laboral Kutxak aurkezpena du zaleen aurrean gaur, Khimki Moskuren aurka jokatuko duen partidan. Aukera ezin hobea larunbatean hasiko den Liga prestatzeko.

  • Fernando San Emeterio. Argazkia: EFE

Laboral Kutxak gaur egingo du ofizialki aurkezpena zaleen aurrean, Errusiako Khimkiren aurka jokatuko duen partidan. Irmo egingo dio aurre Baskoniak aurkariari, Bartzelonaren aurka jokatutako Superkopako partidan emandako irudia hobetu nahian.

Aurreko asteburuan Marco Crespiren mutilak ezin izan ziren partidan nagusitu eta 66-95 galdu zuten talde katalanaren aurka. Beraz, astearteko hitzordua aukera ona izan daiteke taldekideekin oraindik bat egin ez duten fitxaketa berriek dagokien lekua aurki dezaten entrenatzailearen jokoan.

Doron Perkinsek, Orlando Johnsonek, Coltom Iversonek eta Ryan Gomesek, batik bat, Europako lehiaketak eskatzen dituen erritmoa eta bizitasuna ez dituztela erakutsi zuten Superkopan. Denboraldiko lehen titulu horretan, Fernando San Emeterio eta Thomas Heurtel izan ziren euskal taldearen jokalaririk onenak.

Astearteko partidari begira, Tornike Shengeliarena izango da baja bakarra, orkatila bihurtu baitu. Bestalde, oraindik ez dago argi Fabien Causeurrek bere lehen minutuak jokatu ahal izango dituen, ezin izan baitu denboraldiaurrea prestatu lunbalgia bat dela eta.