Baskonia
Denboraldiaurrea
Laboral Kutxa, Hego Ameriketatik bueltan
Erredakzkioa
Gasteiztarrek Superkopako partida prestatzen hasi dira jada. Ostiralean, 21:30ean, Bartzelonaren kontra jokatuko dute Buesa Arean.
-
San Emeterio. EFE
Laboral Kutxa Baskonia denboraldiaurrean murgilduta dago, eta aurten Hego Ameriketara bidaiatu da bi partida jokatzeko.
Uruguain, Atletico Aguadaren kontra, 77-81 irabazi zuten eta Argentinan, Peñarolen aurka, 79-78 galdu azken segundoan jasotako saski baten ondorioz.
Partida hauetan Marco Crespi entrenatzaile berriak jokalariak ezagutzeko eta taldea prestatzeko erabili ditu. Aipagarria da Fernando San Emeteriok eta heldu berri den Ryan Gomesek erakutsitako maila.