Baskonia
Superkopa, Gasteizen
Laboral Kutxa-Bartzelona eta Real Madril-Valentzia, hasteko
Erredakzioa
Irailaren 26an eta 27an jokatuko da Endesako Superkopa Buesa Arenan.
-
San Emeterio, Baskoniako kapitaina. EFE
Gasteizeko Eskoriaza Esquivel Jauregian egin da gaur Endesako Superkoparen zozketa.
Laboral Kutxa, Bartzelona, Real Madril eta Valencia Basket taldeak izan dira zozketan eta finalerdiak horrela geratu dira: Laboral Kutxa-Bartzelona eta Real Madril-Valentzia.
Hilaren 26an jokatuko dira bi finalerdiak eta 27an, larunbatean, finala, Buesa Arenan.
FINALERDIA
Real Madril-Valentzia
Laboral Kutxa-Bartzelona