Itxi

Baskonia

Fitxaketa

Colton Iverson fitxatu du Laboral Kutxak, Pleissen ordezko gisa

Erredakzioa

Tibor Pleiss Bartzelonara joan da, eta bere lekua betetzeko, Colton Iverson pibot estatubatuarra fitxatu du Baskoniak.

Colton Iverson fitxatu du Laboral Kutxak hurrengo denboraldirako, Besiktasetik. AEBetako pibotak Tibor Pleissek utzitako lekua beteko du. Bartzelonara joan da Pleiss.

2,13 metroko altuera eta 25 urte ditu Iversonek. Boston Celticsekin hartu berri du parte Orlandoko Udako Ligan.

Baskoniaren laugarren fitxaketa da Colton Iverson, 2014-15eko denboraldiari begira Endesa Ligan. Tornike Shengelia, Kim Tillie eta Davis Bertans ere fitxatu ditu taldeak. Gainera, Marco Crespi italiarrak Sergio Scariolo entrenatzailearen ordezkoa hartu zuen.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Baskonia