Itxi

Baskonia

Agurra

Nocionik agur esan dio Baskoniari

Erredakzioa

Klubak uko egin dio lehentasun eskubideari, eta jokalari argentinarrak ez du Gasteizen gehiago jokatuko.

  • Nocioniren (eskuina) artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Nocioniren (eskuina) artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Andre Nocionik agur esan dio Laboral Kutxari. Klubak uko egin dio jokalariari eusteko lehentasun eskubideari, eta jokalari argentinarrak ez du Gasteizen gehiago jokatuko.

ACBren arabera, epea bukatu baino ordu batzuk lehenago jakinarazi zion Baskoniak hartutako erabakia.

Baskoniak bihotzez eskertu nahi dio Nocioniri bertan aritutako denboran erakutsitako ardura, eta zorterik onena opa dio etorkizunean.