Itxi

Baskonia

Fitxaketa

Davis Bertans fitxatu du Laboral Kutxak, hiru denboralditarako

Erredakzioa

22 urteko hegal-pibota Partizan Belgradetik dator.

  • Davis Bertans / Baskonia.

    Davis Bertans / Baskonia.

Davis Bertans da Baskoniaren fitxaketa berria. Letoniako jokalaria, 22 urtekoa, Partizan Belgradetik dator. Hegal-pibotak hurrengo hiru denboraldietan jokatzeko sinatu du Gasteizko taldearekin.

Bertans, 2,05 metroko garaierarekin, Letonian hasi zuen ibilbidea. Bi denboraldiz jokatu zuen Union Olimpian, eta talde horrekin egin zuen debuta Eurolign. Azken denboraldian, 13,4 puntu, 2,4 errebote eta 1,4 asistentzia egin zituen, batez beste, Serbiako ligan, eta 12,5 puntu eta 3,8 errebote Europan.

Letoniarrak brontzezko domina lortu zuen 2010eko 18 urtez azpikoen Europako Txapelketan.