Itxi

Baskonia

Fitxaketa

Kim Tillierekin aurreakordioa lortu du Baskoniak

Erredakzioa

Pibot frantziarra UCAM Murtziatik helduko da Gasteizera hurrengo egunetan, azterketa medikoak egiteko.

  • Kim Tillie, UCAM Murtziarekin / Baskonia.

    Kim Tillie, UCAM Murtziarekin / Baskonia.

Laboral Kutxak Kim Tillie izango du taldean hurrengo denboraldian. Gasteizko taldeak aurreakordioa lortu du pibot frantziarrarekin, eta azterketa medikoak igaroko ditu hurrengo egunetan.

Tilliek UCAM Murtzian jokatu du azken denboraldietan. Endesa Ligako debuta Murtziako taldean egin zuen, 2012an. 12,4 puntu, 5,2 errebote eta 11,8ko balorazioa lortu zuen, batez beste, iazko 30 partidetan.