Baskonia
2014/2015
Hurrengo denboraldiari begira dago Baskonia
Erredakzioa
Hurrengo urterako zortzi jokalarik bakarrik dute kontratua Laboral Kutxan jarraitzeko.
-
San Emeterio, Baskonia. EFE
Laboral Kutxa Baskonia 2014/2015 denboralridari begira dago jada.
Hurrengo urterako zortzi jokalarik bakarrik dute kontratua, Thomas Heurtel, Fabien Causeur, David Jelinek, Fernando San Emeterio, Adam Hanga, Lamont Hamilton, Tibor Pleiss eta Walter Hodge, alegia.
Ekainean Leo Mainoldi, Giuseppe Poeta, Alex Renfroe eta Andrés Nocioni jokalariei amaitzen zaie kontratua, eta euren etorkizuna zein izango den kolokan dago. Halere, nahiz eta kontratua izan, hurrengo denboraldian eskaintzak dute hainbat gizon badaude, adibidez, Tibor Pleiss. NBAko Oklahoma City Thunder taldeak ditu jokalariaren eskubideak eta baliteke Gasteiz uztea.