Baskonia
Nocioniren adierazpenak
'Taldeari onenen artean eusteko gai naizen aztertu beharko dut'
Erredakzioa
Jokalari argentinarrak etapa bat bukatu dela uste du, eta bere etorkizunari buruz pentsatzeko denbora behar duela adierazi du.
-
Andres Nocioniren artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Laboral Kutxa ACBko titulurako lehiatik kanpo geratu zen larunbatean, final-laurdenetako bigarren partidan Bartzelonaren aurka galduta. Andres Nocioni jokalariak bere atsekabea agertu du.
Jokalari argentinarrak etapa bat bukatu dela uste du, eta bere etorkizunari buruz pentsatzeko denbora behar duela adierazi du. "Ez dut uste nire ibilbidearen amaiera denik", adierazi du, hurrengo denboraldian non jokatuko duen argitu barik.
"Baskonia onenen artean atxikitzeko gai naizen aztertu beharko dut", gaineratu du.