Baskonia
1. partida: 92-87
Hiru laurden ondo jokatzearekin ez da nahikoa
Erredakzioa
Sergio Scarioloren gizonek neurketa ona jokatu zuten Bartzelonan, baina azken laurdenean garaipenak ihes egin zuen.
-
Lamont Hamilton. EFE
Bartzelonak eta Laboral Kutxa Baskoniak Endesa Ligako final-laurdenetako aurreneko partida jokatu zuten Palau Blaugrana pabiloian.
Lehen zatia nahiko parekatua izan zen, Baskonia irabazteko erronkarekin atera zen jokatzera eta Andres Nocioni buru, (13 puntu) atsedenaldira lau puntuko aldearekin joan ziren gasteiztarrak.
Bigarren zatian Thomas Heurtelek hartu zuen ardura eta oso fin ibili zen erasoan, bikain hobeto esanda. Halere, markagailua nahiko parekatua joan zen hirugarren laurdenean amaieran (69-68).
Bartzelonan Brad Olesonek hartu zuen erantzukizuna azken laurdenean. Eta gutxigatik bada ere, garaipenak ihes egin zuen.
FITXA TEKNIKOA
Barcelona: Huertas (6), Oleson (29), Papanikolau (-), Nachbar (3), Tomic (12) -hasierako boskotea- Sada (-), Dorsey (13), Abrines (-), Navarro (24), Lorbek (1), Lampe (4) y Pullen (-).
Laboral Kutxa: Causeur (5), Heurtel (23), San Emeterio (14), Nocioni (12), Pleiss (10) -hasierako boskotea-, Hanga (4), Hamilton (19), Diop (-) y Renfroe (-).
Partzialak: 23-20 / 36-40 / 69-68 / 92-87
ETB1ek eta eitb.com-ek Baskoniaren final-laurdenetako kanporaketa zuzen-zuzenean eskaintzen du.
FINAL-LAURDENEN EGUTEGIA
Final-laurdenak (2. partida)
Cajasol - Valentzia Basket Club. Larunbata, 20:00etan
Laboral Kutxa - FC Bartzelona. Larunbata, 21:15eam. (ETB1 eta eitb.com)
CAI Zaragoza - Real Madril. Igandean, 12:40ean.
Herbalife Kanaria Handia - Unicaja. Igandean, 19:00etan.
Final-laurdenak (3. partida)
Real Madril - CAI Zaragoza
Valentzia Basket Club - Cajasol
FC Bartzelona - Laboral Kutxa
Unicaja - Herbalife Kanaria Handia