Itxi

Baskonia

Euskal derbia

Baskoniak Bilbao Basketen aurkako partida irauli du (76-70)

Erredakzioa

Oso nagusi hasi zen Bilbao Basket, baina Laboral Kutxak azken laurdenean berdindu zuen partida, bukaera gogor batean, eta garaipena eskuratu du Buesa Arenako derbian.

  • Pleiss eta Bertans / EFE.

    Pleiss eta Bertans / EFE.

Laboral Kutxak azken minutuetan eskuratu du Bilbao Basketen aurkako garaipena. Bilbon utzi zuten jokalariek astean zehar bizitako ezinegona, eta borrokari eutsi zioten momentu oro. Beltzezko gizonak nagusiak izan ziren ia partida osoan zehar, inoiz eroso ibil ez zen Baskoniaren kontra.

Laboral Kutxa aurretik jarri zen 38. minutuan, eta nagusitasuna mantendu zuen bukaerara arte, ez arazorik eta polemikarik gabe.

Bilbao Basket ausart irten zen Buesa Arenara. Lehenengo 12 puntuak hirukoekin lortu zituen. Baskonia, bere aldetik, erasoan gaizki ibili zen, eta Rafa Pueyorenak 19-31 jarri ziren 11. minutuan.

Hiruko gehiago, oraingoan Jelinek, Nocioni eta Hamilton baskonistenenak, etxekoen erreakzioa bideratu zuten, baina Bilbao Basket barruan mantendu zen, eta hamar hirukoekin erantzun zuen 17 minutuan, 33-48 aurretik mantentzeko.

Atsedenalditik bueltan, Baskonia 13 puntu atzetik zihoan, baina ez zen hobeto ere atera. Hala ere, 10-0eko partzial batek, Heurtel, San Emeterio eta Causeuren banakako jokaldiei esker, gertuago jarri zuen Baskonia Bilbao Basketik.

Azken laurdenean, Laboral Kutxak partida berdindu zuen, 63 puntura, 5 minutu falta zirenean. Azken momentuetan akats asko egon ziren bi aldeetan, eta lau minutu luzeetan ez zen markagailua mugitu.

San Emeteriok aurretik jarri zuen bere taldea neurketan lehenengo aldiz, bi minutu eta erdi falta zirenean. Bilbao Basketek nagusitasuna berreskuratu nahi zuen, baina Laboral Kutxa aurretik mantendu zen, polemikaz betetako bukaeran.

FITXA TEKNIKOA

Laboral Kutxa: Heurtel (15), Causeur (11), San Emeterio (20), Nocioni (7), Pleiss (8) -hasierako boskotea-, Poeta (7), Jalinek (3), Hamilton (5), Hanga, Mainoldi.

Bilbao Basket: López (6), Bertans (10), Mumbru (10), Gabriel (11), Markota (18) -hasierako boskotea-, Díaz (9), Grimau (3), Samb (3).

Partzialak: 19-26, 16-22, 16-9 eta 25-13.