Baskonia
Top 16
Baskoniak garaipen batekin esan dio agur Euroligari, Nocioniri esker
Erredakzioa
Argentinako hegal-pibota, 37 punturekin, protagonista nagusia izan zen baskonisten azken Europako neurketan (86-97).
Laboral Kutxak nagusitasunez irabazi zion Bartzelonari, Euroligako Top 16ko azken partidan, Andres Nocioni handi bati esker. 37 puntu sartu zituen Argentinakoak. Bartzelonak azken hiru partidak irabazi ditu, eta Baskoniak, aldiz, azken jardunaldietan lortu ditu Euroligako garaipen gehienak, sailkapena eskuratu ez duen arren.
Ez zegoen ezer jokoan norgehiagokan. Nocionik jantzi zituen Google Glass betaurrekoak indarra eman omen zioten, eta partidako saskiratzailea izan zen, bigaren zatiko joko bikainari esker.
Lehenengo laurdenetik, eraso zoroa eta ikusgarria jaun eta jabe izan zen. Juan Carlos Navarrok 15 puntu egin zituen. Baina Baskoniak Mainoldi, San Emeterio eta Heurtelen hirukoekin erantzun zion. Bigarren zatian, Laboral Kutxak protagonismoa eskuratu, eta partida irauli zuen. Nocioni bere taldearen erasoaren gidaritzan jarri zen, eta 32 puntu egin zituen bigarren zatian.
FITXA TEKNIKOA
Bartzelona: Huertas (15), Navarro (25), Papanikolaou (3), Todorovic (2), Tomic (11) -hasierako boskotea-, Pullen (-), Dorsey (-), Sada (2), Abrines (6), Hezonja (4), Lampe (-) eta Nachbar (18).
Laboral Kutxa: Causeur (5), Mainoldi (3), San Emeterio (18), Pleiss (12), Heurtel (5) -hasierako boskotea-, Nocioni (37), Poeta (5), Hanga (7), Hamilton (5), Diop (-), Jelinek (-) eta Van Oostrum (-).
Partzialak: 28-22, 22-13, 10-31 eta 26-31.